Hendaia mugan izanik eta Europar Batasuna ez baitzen oraino sortua, kontrabandoa egunerokoa zen eskualde horretan. Denboran motorren olioa 2 500 km guziez aldatu behar zen. Kontrabandista batzuek 1 000 km egin zezaketen gau batez… Zenbaitek DSaren gibelaldean lo egiten omen zuten mekanikariak olioa aldatzeko artean. Testuinguru horretan, hogei bat urteko André UHALDE Citroën markaren tratulari gisa hasi zen. Makeako etxalde batean sortua, 8 haurrideren seme zaharrena zen. Ez zuen ez denborarik ez dirurik ikasketen egiteko. Ez zuen ez denborarik ez dirurik ikasketen egiteko. 14 urtetan Donibane Lohizunera igorri zuten, osaba harakinaren etxera. Honek Citroënen etxean ezarri zuen, aprendiz. Baina lanera abiatu aitzin, osabari mantenua ordaintzeko, harategian eskukaldi bat eman behar zuen. André harro itzuli zen Makeara, amari lehenbiziko transistorea eskaintzeko. Nahi gabe, zinezko tratularia bihurtu zen, “zerbitzu bakoitzak ekarriko zion”. Behin eskupekoa, beste noizbait salmenta bat, berdin bezeroen zerrendan ezarriko zuen pertsona berria…