Gure historia

AGUERREBERRY – CALBETE garajea Hendaian sortu zuten 1968an mekanikari batek eta karrozari batek. CALBETE jaunarekin ezkondua zen CALBETE anderea kontularitzaz eta fakturatzeaz arduratzen zen. Biziki fite, bi partzuerrak Citroën agente egin ziren. Denboran autoen merkatua arrunt garatzen ari zen eta 2CV, DS eta Ami 6 autoak ziren nagusi. Enpresa fite handitu zen eta laster 10 langile izan ziren. Hendaia zentroan kokatua zen, eta 1972an egoitza handitzeko parada agertu zen.

Hendaia mugan izanik eta Europar Batasuna ez baitzen oraino sortua, kontrabandoa egunerokoa zen eskualde horretan. Denboran motorren olioa 2 500 km guziez aldatu behar zen. Kontrabandista batzuek 1 000 km egin zezaketen gau batez… Zenbaitek DSaren gibelaldean lo egiten omen zuten mekanikariak olioa aldatzeko artean.Testuinguru horretan, hogei bat urteko André UHALDE Citroën markaren tratulari gisa hasi zen. Makeako etxalde batean sortua, 8 haurrideren seme zaharrena zen. Ez zuen ez denborarik ez dirurik ikasketen egiteko. 14 urtetan Donibane Lohizunera igorri zuten, osaba harakinaren etxera. Honek Citroënen etxean ezarri zuen, aprendiz. Baina lanera abiatu aitzin, osabari mantenua ordaintzeko, harategian eskukaldi bat eman behar zuen. André harro itzuli zen Makeara, amari lehenbiziko transistorea eskaintzeko. Nahi gabe, zinezko tratularia bihurtu zen, “zerbitzu bakoitzak ekarriko zion”. Behin eskupekoa, beste noizbait salmenta bat, berdin bezeroen zerrendan ezarriko zuen pertsona berria…

Bezeroak laguntzen zituen, autoak prestatzen, garbitzen… “Azterketan den auto baten ateek karranka egiten badute, urinezta itzazu, bezeroa segidan ohartuko baita eta laket izanen baitzaio.” Jendeak naturalki harengana zihoazen auto baten erosteko edo konpontzeko. Xedea argi zuen: ezagun batek autoa erosi edo konpondu behar zuenean Andréri pentsatu behar zuen. Horrela zituen 5 000 ibilgailu baino gehiago saldu lan ibilbide osoan.

Jon et André UHALDE, fondateurs du garage Lau Auto à Urrugne
  • 2012an: Jon UHALDE ESMean sartu zen André Uhalde osabaren segidaren hartzeko asmoz. Laster partzuer egin ziren, eta André kudeatzaile egin zen kapitala emendatu ondoan.
  • 2018an: Izenez aldatu zuten, LAU AUTO garajea sortu zen eta URRUÑARA mugitu ziren
  • 2019an. Jon UHALDE kudeatzaile bihurtu zen.
    .

Gure lantaldea

Administrazio zerbitzua

Jon Uhalde, gérant du garage Citroen Lau Auto à Urrugne

Jon UHALDE

Kudeatzailea
06 77 96 45 12
jon.uhalde@lau-auto.com

Charlotte Rivas, assistante de direction du garage Citroen Lau Auto à Urrugne

Charlotte

Zuzendaritza laguntzailea
05 59 20 00 86
contact@lau-auto.com

Laura Sanchez, secrétaire d'accueil du garage Citroen Lau Auto à Urrugne

Laura

Idazkaria
05 59 20 00 86
secretariat@lau-auto.com

salmenta saila

Mikel FRANCHESSENA, conseiller commercial du garage Citroen Lau Auto à Urrugne

Mikel FRANCHESSENA

Komertzial aholkularia
06 78 30 16 19
mikel.f@lau-auto.com

Lore Ana, apprentie commerciale au garage Lau Auto à Urrugne

Loreana

Aholkulari aprendiza
05 59 20 00 86
la.bidegain@lau-auto.com

MEKANIKA

Mikel Garayar, chef d'atelier mécanique du garage Citroen Lau Auto à Urrugne

Mikel GARAYAR

tailer mekanikoko arduraduna
05 59 20 00 86
atelier@lau-auto.com

Eliot, technicien de maintenance du garage Citroen Lau Auto à Urrugne

Eliot

Elektronika teknikaria

Serge, mécanicien du garage Citroen Lau Auto à Urrugne

Serge

Mekanikaria

Kepa apprenti mecanicien du garage lau auto à Urrugne

Kepa

mekanikari ikastuna

karrozeria

Lucas Mirande, chef d'atelier carrosserie du garage Citroen Lau Auto à Urrugne

Lucas MIRANDE

tailer karrozeriako arduraduna
05 59 20 00 86
carrosserie@lau-auto.com

Eric, carrossier peintre du garage Citroen Lau Auto à Urrugne

Eric

Karrozeria - tindua

michel, carrossier peintre du garage Citroen Lau Auto à Urrugne

Michel

Karrozeria - tindua